Gaurkoan, berriz, betidanik egin nahi izan dugun gauz bat egin dugu: urpean ibili gara, hainbat arrain eta landare arraroren artean. Egia esan ezin dugu hitzez azaldu bizi dugun esperientzia, horregatik bideo hau uzten dizuegu, zelako ondo pasatu dugun ulertu dezazuen:
7. eguna
6.eguna
11:00 aldera esnatu gara eta gure hoteleko bufet ederrera joan gara gosaltzera. Ederto gosaldu ondoren, gure gelara igo gara.Motxila prestatu eta bikinia jantzi dugunean hondartzara abiatu gara.Bost minutu oinez ibili eta gero toailak hondarretan jarri eta eguzkia hartzen hasi gara.Ordubete pasa ondoren, uretara joatea erabaki dugu.Ura fresko xamarra zegoen.Yara ordea, eguzkiarekin erre egin da eta ezin izan du eguzkitan gehiago egon. Horregatik, berriro hotelera joan beharra izan dugu.
5. eguna
Comino irlara heldu gara eta txunditurik gelditu gara bertako hondartzekin.Hotela berriz, hondartzaren ondoan dago eta ederra eta haundia dirudi.4 izarreko hotela da eta gure gelako leihotik mediterraneo itsasoa ikus dezakegu.Hona hemen hotelaren argazki batzuk:
4.Eguna
Valletta bisitatu ondoren Comino irla zoragarri honetara hegazkinez etortzea erabaki dugu.Hona hemen egin dugun bidaia mapan kokaturik.
3.Eguna
Ederki egin dugu lo eta gosaldu ere primeran egin dugu, hoteleko bufet librean.Gosaldu ondoren, Valletta bisitatzera joatea erabaki dugu eta leku hauek bisitatu ditugu:
2.eguna
Iritsi gara azkenean Maltako hiriburura, Vallettara, eta 5 izarreko izugarrizko hotela daukagu. Itsasok eta nik, bertan hiru egun igarotzeagatik 390€ ordaindu beharko dugu. Hona hemen argazki batzuk:
Dagoeneko oso nekatuta gaude, bidai luzea izan da eta. Beraz, bihar jarraituko dugu bidaiarekin, eta hurrengo egunetan Vallettako leku turistikoei buruz hitz egingo dizuegu.
1. eguna
Yarak eta nik, Itsasok, Maltara bidaia bat egitea pentsatu dugu.Ez dakienarentzat Maltaren argazki bat jarriko dugu.
Bihar, otsailak 10, Azpeititk Bilbora joango gara taxis,bertan, goizeko 7:50-tan hegazkina hartzeko Munichera. Munichera 10:00-tan iritsi ondoren, 12:40-tan, Maltarako hegazkina hartuko dugu. Eta azkenik, Maltara 14:45-ean iritsiko gara dena ondo badoa.Guztira: 529€. Aireportuetan atzerapen handirik ez egotea espero dugu!! |
gomendazioa
Gaurkoan, web-gune bat aipatu nahi genuke:
http://www.guiamp3.com/
Bertan, kantu berrienak aurkituko dituzue eta bideo ikusienak, besteak beste. Beraz, denei bertan sartzea gomendatzen dizuegu.
Love The Way You Lie Part 2 - Rihanna (ft eminem) [LYRICS on screen]
Youtuben gehien ikusten den bideoklipa Rihana eta Eminem abeslarien kantua Love the way you lie